All blacks Zelanda Berriko rugby taldea da. Mundu mailako talde onenen artean kokatzen da; 1903-tik partiduen %75 irabazi baititu. Partida hasi baino lehen haka dantza egiten dute. Etxean traje beltzarekin jolasten dute eta kanpoko partidetan txuriarekin. Entrenatzailea Steve Hensen da eta kapitaina Kieran Red. Nahiz eta partidu gehienetan emaitza oso onak izan, 1999.urtean 28-7 galdu zuten australiarren aurka. Emaitza onenak 1987, 2011 eta 2015 urteetan lortu dituzte; garaileak izan baitziren.