Irudi hau ikusita, pentsatzen dugu emakumeak betidanik aritu direla arraunean, baina, oraindela bost urte hasi ziren arraunean. Hori egun batetik bestera gauzatu zen. Emakumeen lehenengo arraun txapelketa Zaragozan eta bueltan hizketan egon ziren denak gogo handia zutelako emakumeen arrauneko txapelketa gehiagotan parte hartzeko, beraz, pixkanaka-pixkanaka Euskal Herrian emakumezko arraun klubak sortu ziren Hondarribian, Arkoten, Getarian eta Zumaian. Zumaiarrek bost urte geroago eskuratu dute bandera lan askoren ondoren. Lehenengo urtean arraunlari gutxi zeudenez, Zumaiako eta Getariako arraunlariak elkartu egin ziren; haiek irabazi zuten Gipuzkoako lehenengo txapelketa. Txapelketa gehienetan oso postu ona lortzen dute. Guztira hemeretzi bandera dituzte.